XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Badakizu nahi badugu eztenka eraso eta oinaze handia egin geniezazukeela, ez da? - egin zion mehatxu erleen erreginak.

Ilargi Begirale barrez hasi zen.

- Niri alferrik egingo didazue ezer.

Ezkutua daukat! Egizu zin inurriari ez diozula inoiz gehiago erasoko.

Bestela, moztuko dizut adar hori nire lantzarekin eta hondoraino amilduko zara zure erlategi guztiarekin.

Erreginak gogoetan ihardun zuen, pipakada bat erretzen zuen bitartean, eta ondoren erantzun zion: - Ongi da. Bakea egingo dugu zure lagunarekin.

Esaiozu festa handi bat prestatuko dugula etsaigoaren amaia ospatzeko.

Jaia gau hartan bertan ospatu zen.

Era askotakoa eta ugari izan zen zer jana.

Mandan gazteek, bitartean, indartzeko aprobetxatu zuten.

Erleak eta inurriak opariak egin zizkioten elkarri eta adiskide egin ziren.

Pipa sakratuaren ospakuntza eginik, inurriak Ilargi Begiraleri utzi zizkion bere kakoak.

Hark, jarri zituen bere mokasinetan, eta esan zien bere lagunei: - Igo nire bizkar gainera, ea irristagune hori igarotzen dugun.

Eta halaxe igaro zuten, igaro ere, Ilargi Begirale mutil indartsua bait zen.

Goiko adarretara iritsi zirenean, mutil ausartak bele bati utzi zizkion kakoak, inurriari eraman ziezazkion.

Landarea leize zuloko sabaitik gora igarotzen zen tokian neska bat kexuz hasi zen: (...).